Politika -

Eusko Legebiltzarra

PSEk batzordea sortzea proposatu du, bikoizketak aztertzeko

Halaber, zerga sistemaren eztabaida ere Legebiltzarrera eramatea proposatu du, lehendakariak eskatu bezala.

Jose Antonio Pastor PSEko bozeramailea, gaurko agerraldian. EITB
Jose Antonio Pastor PSEko bozeramailea, gaurko agerraldian. EITB
Jose Antonio Pastor PSEko bozeramailea, gaurko agerraldian. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSEk batzorde parlamentarioa sortzea proposatu du gaur, EAEko Administrazioetako bikoizketen txostena hizpide. Halaber, "hurrengo urteetarako nahi dugun herrialde eredua" ere eztabaidatzea proposatu du.

Aipatu batzordean, Foru Aldundiek eta Udalek ere parte hartu ahalko lukete.

Horrela, sozialistek Patxi Lopez lehendakariak politika orokorreko eztabaidan egindako proposamenari erantzun diote. Izan ere, bikoizketen txostena Legebiltzarrean eztabaidatzearen alde egin zuen. Halaber, PSE-EE lehendakariak abiatu nahi duen fiskalitate eztabaida sustatzen saiatuko da.

Kasu honetan, baina, zailagoa izango da eztabaida Legebiltzarrera eramatea, ez baitago prozedurarik ezarrita, eta Ganberako Mahaiak egin beharko luke.

Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak aurkeztu ditu ekimenak, eta adierazi du sistema instituzionalaren eraginkortasunak eta fiskalitateak "garrantzi estrategikoa" dutela, eta akordioak behar dituztela.

Bere esanetan, Legebiltzarra ezin da eztabaida horretatik "kanpo" egon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea