Politika -

Eusko Legebiltzarra

Koronabirusak ekarritako aldaketak: bilkura ez-presentzialak eta botoa telematikoki

Gainera, legebiltzarkideek gainontzeko kideen esku laga ahal izango dute botoa, orain arte, amatasun eta aitatasun bajen kasuan soilik egiten zena, alegia.

Eusko Legebiltzarra. Irudia: EFE
Eusko Legebiltzarra.
Eusko Legebiltzarra. Irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren pandemiak hainbat aldaketa ekarri ditu Legebiltzarrean: bilkura ez-presentzialak egoerak hala eskatzen duenean eta legebiltzarkideek botoa tematikoki eman ahal izatea.

Gainera, legebiltzarkideek gainontzeko kideen esku laga ahal izango dute botoa, orain arte, amatasun eta aitatasun bajen kasuan soilik egiten zena, alegia.

EAJ, EH Bildu, PSE-EE-EE eta Elkarrekin Podemos-EB alderdiek elkarrekin adostutako proposamena da honakoa.

Hiru aldaketa jasoko dira, ondorioz, arautegiaren baitan: 75. artikuluan, bilkura ez-presentzialak edota telematikoak antolatzeko aukera, 89. artikuluan, botoa kideei laga ahal izatea eta 93. artikuluan, telematikoki botoa emateko aukera bermatu ahal izatea.

Saio telematikoetarako deialdiak bi legebiltzarkide taldek edo Legebiltzarreko kideen bostenak egin beharko dituzte, "egoerak hala eskatuta eta salbuespen egoerak ematen diren aldiro".

Bestalde, botoa kideei laga ahal izatea, egun, amatasun eta aitatasun bajen egoeretan soilik ematen da. Arautegi berri honetan, ordea, haurdunaldiak, ospitaleko egonaldiak eta gaixotasun larrien salbuespen kasuak ere jasoko dira, gainontzeko kideei beraien botoaren eskubidea laga ahal izateko.

Amatasun eta aitatasun bajei dagokienez, orain arte sei astekoa zen baimena, baina, ostegunetik aurrera, Legebiltzarreko mahaiak erabakiko du noiz arte luzatu ahal izango den eskumen hori.

Arestian aipatutako kasuetan ere, mahaiak erabaki ahalko du botoa telematikoki noiz arte ematen jarraitu ahalko duten, boto-emailearen eskubidea lehenetsiz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa