Politika -

EUSKO LEGEBILTZARRA

EAJk bederatzi batzorde zuzenduko ditu; EH Bilduk, PSE-EEk eta PP+Csek, bina

Bien bitartean, Eusko Legebiltzarreko 17 batzordeetatik bakar batean ere ez dira ez Elkarrekin Podemos-IU ez Vox batzordeburu izango.

Iñigo Urkullu lehendakariaren inbestidura saioa Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakariaren inbestidura saioa Eusko Legebiltzarrean
Iñigo Urkullu lehendakariaren inbestidura saioa Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren legegintzaldian, EAJ izango da presidente Eusko Legebiltzarreko hamabost batzorde iraunkorretako bederatzitan. EH Bilduk, PSE-EEk eta PP+Csek bina batzorde zuzenduko dituzte eta Elkarrekin Podemos-IU eta Vox, ostera, ez dira batzordeburu izango.

Atzo, astelehena, egin zuten hamazazpi batzordeak osatzeko saioa Eusko Legebiltzarrean. Legegintzaldi honetan aurrekoan baino bi batzorde gehiago izango dira, Eusko Jaurlaritzaren osaketa berrira egokitzeko.

Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten EAJk eta PSE-EEk zuzenduko dituzte hamabost batzorde iraunkorretatik hamaika. Gainera, Legebiltzarreko araudiak ezarritakoari jarraituz, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko burua izango da Erregelamendu eta Gobernu Batzordeko presidentea.

Zehazki, EAJk gidatuko ditu ondorengo batzordeak: Erakuntza, Gobernantza Publiko eta Segurtasuna; Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntza; Jasangarritasun, Ingurumen eta Ingurune Naturala; Hezkuntza; Gizarte Politika eta Gazteria; Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia; EITBren Kontrol Batzordea; Osasuna, eta Europako Gaiak eta Kanpo Harremanak.

Sozialistek bi batzordeburu izango dituzte: Lan eta Enpleguari eta Lurralde Planginta, Etxebizitza eta Garraio batzordeei dagozkienak.

EH Bilduk gidatuko dituzten batzordeak osteak hauek dira: Kultura, Euskara eta Kirola, eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismoa. Azkenik, PP+Csek bi batzorde zuzenduko ditu: Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontuena eta Bateraezintasunei buruzkoak.

Bestalde, ez Elkarrekin Podemos-IU ez Vox ez dira batzorde bakar batean ere buru izango. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskundeak Euskadin 2024 Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Bizkaia PSE-EE Gipuzkoa PP Bizkaia Euskadiko Ciudadanosi buruzko albisteak Albisteak Gaur Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak EiTB Focus Hauteskundeak gaur Vox Hauteskunde inkestak Euskadiko hauteskundeak 2020 emaitzak