Politika -

PSE-EEren ekitaldi politikoa

Patxi Lopez: 'Euskadin EAJ bozkatzea, Madrilen PP bozkatzea da'

Iñigo Urkulluri zuzendu zaio bere eskumenak nahasten ez dituela esateko eta eztabaida fiskala zabalduko duela ohartarazteko, izan ere, "Gobernu honengatik ez balitz, eztabaida hori ahaztuta legoke".

Patxi Lopezek Urkulluk eta Confebaskek esandakoei erantzun die. Atgazkia: Efe.
PSEek hauteskundeetarako zerrendaburuak aurkeztu ditu

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakaria eta PSE-EEko idazkari nagusiarem hitzetan, "Euskadin EAJ bozkatzea, Madrilen PP bozkatzea da", alderdi jeltzaleak elkarlana eskaini baitie popularrei hauteskudeen aurretik "behar duten edozer gauzatarako, protagonista izaten jarraiteko".

PSE-EEk bere hautagaiak aurkezteko egindako ekitaldian egin ditu adierazpen horiek Patxi Lopezek. Bertan Ramon Jauregui izendatu dute Arabako hautagai, Eduardo Madina Bizkaikoa eta Odon Elorza Gipuzkoakoa.

Lehendakariak Iñigo Urkulluk ostiralean esandakoei ere erantzun die. EAJko liderrak karguaren duintasuna erakusteko eskatzen zion eta bere eskumenak ez nahasteko. Patxi Lopezek eskumenak ez dituela nahasten eta "lehendakari karguaren duintasunak" bultzatzen duela, hain zuzen, "eztabaida fiskala" Euskadin.

Lehendakariaren arabera, EAJk ez du inoir erreforma fiskalen inguran eztabaidatu nahi izan. Hala ere, orain eztabaida hori egiteko prest daudela dirudi eta jarrera horri ongietorria eman behar zaiola gaineratu du.

Confebasken proposamena

Era berean, Patxi Lopez Confebaskek fiskalitatearen inguruan egindako proposamenen kontra agertu da, enpresek gutxiago eta langileek gehiago ordaitzearekin batere ados ez dagoelako. Hala ere, lanpostuak sortzen dituzten enpresei laguntzak ematearen alde agertu da.

Sindikatuei ere eztabaida horretan parte hartzeko deia egin die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea