Politika -
Donostian
Segiko kondenatuen senideek 'zentzugabeko errepresioa' salatu dute
"Besarkada bat eta babesa" helarazi nahi izan diete, izan ere, Auzitegi Gorenak laster emango baitu ziurrenik Auzitegi Nagusiaren erabakia (6 urteko kartzela zigorra) baieztatuko duen epaia.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak (AN) sei urteko kartzela zigorra ezarritako Segiko 15 gazteen senitartekoek pairatzen ari diren "zentzugabeko errepresioa" salatu dute.
Gipuzkoako hiriburuko Trinitatearen plazan emandako prentsaurrekoan hamarka pertsona bildu dira, kondenatutako gazteen senitarteko eta lagunak. Gutziek "besarkada bat eta babesa" helarazi nahi izan diete Poliziak 2007an Segiren kontra egindako operazioan atxilotutakoei, izan ere, Auzitegi Gorenak laster emango baitu ziurrenik Auzitegi Nagusiaren erabakia (6 urteko kartzela zigorra) baieztatuko duen epaia.
Komunikatu baten bidez, familia eta lagunen bi bozeramaileek salatu egin dute gazteak, "herriarekin erabateko konpromisoa" dutenak, "esparru politiko eta sozialean lan egiteagaitik" zigortu dituztela. "Hori da arrazoi bakarra, auzoetako jaiak antolatzea, gaztetxeetan lan egitea, musika taldeetan aritzea, auzoetako ekimenetan parte hartzea", azpimarratu dute.