Politika -

Lehendakariari erantzuna

Erkoreka: "EAJ PPrekin parekatzea txantxa edo eskizofrenia larria da"

Hitz horiekin erantzun dio Josu Erkorekak Patxi Lopezi, eta "PPren laguntzarekin presidentzia lortu duen erkidego bakarra" gobernatzen duela gaineratu du.

Josu Erkoreka, EAJ. Argazkia: EITB.
Erkorekak (EAJ) harrigarritzat jo ditu lehendakariaren adierazpenak

00:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Parlamentuan EAJk duen bozeramaileak, Josu Erkorekaren ustez, "EAJ PPrekin parekatzea txantxa edo eskizofrenia larria da". Hitz horiekin erantzun die jeltzaleak Patxi Lopez lehendakariak egindako azken adierazpenei.

Barakaldon, BECen, hauteskunde orokorretarako hautagaitzak aurkezteko egin duten ekitaldi batean, "PPren laguntzarekin erkidegoko presidentzia lortu duen bakarra" izan dela gogoratu dio Patxi Lopezi Erkorekak. Izan ere, lehendakariak "EAJren alde bozkatzea Madrilen PPri bozkatzea bezala dela" esan zuen, "indarrak batuko dituztelako".

"Horrelako biografia duen eta PPren laguntzekin hain harreman estua duen gizon batek, orain zalakar hori gainetik kendu eta beste batzuei bota nahi die, soilik txantxa izan daiteke edo eskizofrenia larria", esan du Erkorekak.

Azken astean, EAJk "Gobernuan dagoena dagoela bakearen apustuarekin" jarraituko duela gogoratu du.

Hauteskunde orokorrak izan baino lehen ETAk bere amaiera iragarriko duen galdetuta, "honen inguruan guk zuhurrak izan nahi dugu", erantzun du Erkorekak.

Zergen inguruan, EAJk "ahalmen ekonomikoaren printzipioan oinarritutako sistema" nahi duela esan du. "Bakoitzak dituen baliabide ekonomikoen arabera ordaindu behar ditu zergak, beraz, gehien duenak gehiago ordaindu beharko du", Erkorekaren ustez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea