Politika -
Auzitegi Nazionala
74 urteko zigorra Iñaki Bilbao ETAko kideari, Ordizian egindako atentatu bategatik
Bilbao urriaren 1ean atera zen kartzelatik, beste auzi batzuengatik 30 urte bete ondoren (gehienezko denbora, legearen arabera). Hala, ez da espetxera itzuli beharko.
AGentziak | Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak 74 urteko kartzela zigorra ezarri dio Iñaki Bilbao Beaskoetxea ETAko kideari, 1983an Ordiziako Guardia Zibilaren kuartelaren aurka egindako atentatuagatik. Atentatuan agente bat hil zen eta beste bi zauritu ziren.
Bilbao urriaren 1ean atera zen espetxetik, legeak ezartzen duen gehienezko kartzelaldia beteta (30 urte). Hori horrela, zigor hau gorabehera, aske jarraituko du.
Uztailaren 17tik badaezpadako kartzelaldian zegoen Bilbao, baina Auzitegi Nazionalak ondorioztatu zuen "atentatua 1983ko otsailaren 2an gertatu zenez, balizko zigor batek ez lukeela ezarrita dagoen gehienezko kartzelaldia, 30 urte, aldatuko".