Politika -
Guardia Zibilaren egunean
Jauregui: 'Gaur terrorismoaren amaiera ospatzen ari gara ia'
Presidentetzako ministro eta Diputatuen Kongresurako Araban PSOEren zerrendaburu denak segurtasun indarrei eskerrak eman dizkie hori lortzeko euren lan handia garrantzitsua izan delako haren aburuz.
Erredakzioa
Ramon Jauregui Presidentetzako ministro eta Diputatuen Kongresurako Araban PSOEren zerrendaburu denak ETAren terrorismoaren amaiera ia ospatzen ari garela esan du Guardia Zibileko, Polizia Nazionaleko, Ertzaintzako, Jendarmeriako eta Armadako buruen aurrean, eta lorpen hori, neurri handi batean, segurtasun indarren lanari esker izan dela gaineratu du.
Pilarreko Ama Birjinaren eguna dela eta Guardia Zibilak Euskal Autonomia Erkidegoan antolatu dituen ospakizunetan Jaureguik adierazi duenez, Guardia Zibila "euskarria da Espainiako gizartearentzat", eta berme bat, horren segurtasuna babesteko. "Nire eskerrik beroenak, gizarte osoaren izenean, horregatik", nabarmendu du.