Politika -

Espetxe politika

Ramon Jaureguik lehendakariaren bake plana babestu du

ETAk indarkeria behin betiko uzten badu presoen birgizarteratzearen aldeko bide bat bultzatu daitekeela adierazi du Presidentzia ministroak.

Ramon Jauregi Presidentzia ministroa eta Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EFE
Ramon Jauregi Presidentzia ministroa eta Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EFE
Patxi Lopezen eta Ramon Jaureguiren arteko lehen bilera ofiziala

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Jauregui Presidentzia ministroak Patxi Lopez lehendakariak egindako proposamena babestu du gaur eta ETAk indarkeria behin betiko utzi eta bakea itzulezina dela erakusten badu ETAko presoen birzgizarteratzearen aldeko bidea bultzatu daitekeela adierazi du. 

Estatuko Aldizkari Ofizialean euskal legeak eta lege-mailako arauak euskaraz argitaratzeko hitzarmen bat sinatu eta gero egin ditu adierazpen horiek Ramon Jaureguik.

Joan den irailaren 29an, Eusko Legebiltzarreko Politika Orokorreko eztabaidan, Patxi Lopez lehendakariak aurkeztutako dekalogoak espetxe politikaren inguruan jasotzen duenak Ajuria Eneako Itunaren "izaera" islatzen duela esan du Jaureguik.

Patxi Lopezek, berriz, espetxe politika "malguago" batetaz hitz egin zuela azpimarratu du, ETAk indarkeria behin betiko utziko balu, baina adierazi du "amnistia" ez duela "inork aurreikusten konstituzioaren kontrakoa litzatekeelako". Sistema konstituzional batean "birgizarteratze prozesua banakakoa izan behar da, ez taldekakoa", erantsi du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea