Politika -
Txostenen zain daude
Gobernuak Amaiur impugnatuko luke, 'oinarri juridikoa izanez gero'
Caamaño ministraoren hitzetan, Estatuko zerbitzu juridikoak "lehen egunetik" ari dira auzia jarraitzen eta Estatuko Segurtasun Indarrei eskatutako txostenen zain daude.
Erredakzioa
Gobernuak Amaiur Auzitegi Gorenera eramango duela esan du Francisco Caamaño Justizia ministroak "legezko eta gutxienezko frogaldia izanez gero".
Caamaño gai horretaz aritu da Komunikatzaile eta Berriemaile Juridikoen Elkartearen (ACIJUR) egindako gosarian.
Bertan esandakoaren arabera, Estatuko zerbitzu juridikoak "lehen egunetik" ari dira auzia jarraitzen eta Estatuko Segurtasun Indarrei eskatutako txostenen zain daude.
"Alderdi Politikoen Legeak babestutako ekintza hori abian jartzeko gutxienezko oinarria badago, Espainiako Gobernuak aurrera egingo du, Estatuko Abokatutzaren bitartez", ziurtatu du Caamañok.
Presoen hurbiltzea
Bestalde, ETAko presoak Euskadira hurbiltzeko aukeraren inguruan galdetu diotenean, gauzak ez aurreratzearen alde agertu da eta talde terrorista "benetan" desegiteko nahia agertu du. Ondoren, legea aurrean izanda eta biktimen eskubideak errespetatuz "zer egin edo zer egiteko aukera dagoen" ikusiko dute.