Politika -

Auzitegi Nazionala

Ibon Iparragirre aske behin-behinean, gaixotasun larria duelako

ETAko kideak ezarritako zigorra etxean beteko duen ala ez erabaki beharko du orain espetxeko zaintzako epaileak. Iparragirrek gaixotasun sendaezina dauka eta bere egoerak okerrera egin du.

Ibon Iparragirre aske behin-behinean, osasun arrazoiak tarteko

00:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Iparragirre aske uzteko urratsa eman du Auzitegi Nazionalak ostiral honetan; izan ere, ETAko kidearen osasun egoera larriagatik, behin-behinean libre uzteko erabakia hartu du. Alabaina, preso jarraituko du beste epaiketa baten zain dagoelako.

Efe albiste-agentziak zabaldu duenez, ebazpen honen ostean, orain espetxeko zaintza-epaileak erabaki beharko du Iparragirrek zigorra etxean bete dezakeen edo ez, kartzela-araudiko 100.2 artikuluak ahalbidetzen duen moduan.

Iparragirre Basurtuko Ospitalean dago joan den asteartetik bere osasun egoerak okerrera egin duelako. Gaixotasun sendaezina dauka eta haren senideek esan dutenez, "bere bizia arriskuan dago".

Iparragirren egoera, Legebiltzarrean hizpide

Bestalde, gaur goizean, Ibon Iparragirre libre uzteko eskatuz, ez legezko proposamena aurkeztu dute EAJk, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta Ezker Batuak Eusko Legebiltzarreko Mahaian.

Testuan lau alderdiek azaldu dutenez, "giza immunoeskasiaren birusa dauka eta infekzio sinple batek, gripe soil batek, bere bizia arriskuan jar dezake".

Horretaz gain, gaixotasun larriak dituzten gainerako presoak askatzea ere eskatu dute: "Iparragirreren kasua ez da salbuespena; beste euskal preso asko daude gaixotasun larri eta sendaezinekin, eta pertsonen duintasuna eta gizatasuna kontuan hartuta, aske egon beharko lirateke, kartzela-araudiko 104. artikuluak eta zigor-kodearen 92. artikuluak aintzat hartzen duten moduan".

Amaitzeko, aipatu lau alderdiek azpimarratu dute espetxe-politikaren helburua ezin daitekeela "mendekuan" oinarritu eta Patxi Lopez lehendakariak duela egun batzuk proposatu zuen kartzela-politikaren aldaketaren irizpideak jarraituta, "gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten presoak aske geratu beharko lirateke, legeak dioen moduan".

Gernikako Akordioaren sinatzaileen bisita Beste alde batetik, Gernikako Akordioaren sinatzaileek Ibon Iparragirre berehala aske uztea exijitu dute gaur goizean. Ordezkaritza bat Basurtuko Ospitalean izan da, presoa bisitatzeko asmoz, baina segurtasun neurriak direla eta, ezin izan dute harekin hitz egin.

Tasio Erkizia ezker abertzaleko bozeramaileak nabarmendu duenez, "arduragabekeria da" egungo espetxeko-politika bere horretan mantentzea.

Por su parte, los firmantes del Acuerdo de Gernika han exigido la inmediata excarcelación del preso de ETA Ibon Iparragirre, ingresado en el Hospital de Basurto, y han advertido de que es "irresponsabilidad" mantener la actual política penitenciaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea