Politika -

Bake Konferentzia

Ares: 'ETAri desegiteko eskatu behar dio Konferentziak'

Herrizaingo sailburuak iragarri duenez, "hemendik gutxira ospatuko dugu terrorismoaren amaiera eta hura ez da inoren oparia izango, Zuzenbide Estatuko irmotasunaren ondorioa baizik".

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. Argazkia: EFE
Bake Konferentziaren atarian, alderdiek euren postura defendatzen dute

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak espero du Donostian Lokarrik antolatutako konferentziak ETAri "argi eta garbi" eskatzea "ekintza terrorista guztiak bertan behera uzteko eta talde armatua desegiteko".

Eusko Jaurlaritzaren eta Gurutze Gorriaren elkarkidetza hitzarmenaren nondiko norakoak azaltzeko Bilbon izandako prentsaurrekoan egin ditu Aresek adierazpen hauek. Sailburuaren aburuz, bakerako oztopoa ETA da. Honen esanetan, "ETA etsita dago eta jakin badaki ez dituela bere helburuak lortuko".

Aresek azpimarratu, "hemendik gutxira azpimarratuko dugu ETAren amaiera eta hau ez da inoren oparia izango, Zuzenbide Estatuko irmotasunaren, sendotasun demokratikoaren politikoaren, tolerantziarik gabeko eta ETAren oinarrien legitimazio ezaren ondorioa baizik".

EAJ: ETAren iragarpenaren aurreko pausoa

Joseba Egibar EAJko bozeramailearen ustetan, astelehen honetan Donostian izango den Bake Konferentzia indarkeria behin betikoz bertan behera utziko duela jakitera emateko ETAren iragarpenaren aurreko pausoa izango da.

PP: ETAren amaiera interesengatik ez zailtzeko eskaera

EAEko PPko presidenteak, Antonio Basagoitik, "ETAren amaiera interesengatik eta hauteskundeen premiagatik zailagoa ez egiteko" eskatu die PSOEri eta EAJri.

Aralar: Urrats kualitatiboa bakearen bidean

Aralarrek asteleheneko Nazioarteko Bake Konferentzian parte hartuko du "urrats kualitatiboa baita herri honen bakearen eta normalizazio polikoaren bidean".

Ezker Batua: ETAren amaiera sendotzea bilatzen du

Bestalde Kontxi Bilbao Ezker Batuko Batzorde Politikoko kideak azaldu duenez, astelehen honetan Donostian izango den Bake Konferentziaren alde dago EB, "ETAren amaiera sendotzea bilatzen duelako". Bilbaoren aburuz, konferentzia "ez da Ezker Abertzalearen aldeko eszenografia".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea