Itxi

2011/10/16

20:59

Politika

Bake Konferentzia Donostian

Kofi Annan eta Gerry Adams, Bake Konferentziako adituen buruan

Erredakzioa

Urkullu (EAJ), Urizar (EA), Eguiguren eta Totorika (PSE) ere bertan izango dira, baita Confebask patronala ere. Tony Blairek aldiz, ezin izango du etorri Ekialde Hurbilean dituen konpromisoengaitik.

01:05
Bake Konferentzia: Hainbat eragile sozialek euren ekarpenak egin dituzte
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Kofi Annan Nazio Batuen Elkarteko idazkari nagusi oiha eta 2001eko Nobel Sariduna eta Gerry Adams Sinn Feineko liderra Donostiako Bake Konferentzian izango dira astelehen honetan. Horiei nazioarteko beste lider batzuk gehituko zaizkie: Bertie Arhem Irlandako lehen ministro ohia, Pierre Joxe Frantziako Barne eta Defentsa ministro oiha eta Gro Harlem Brundtland Norvegiako lehen ministro oiha.

Paul Rios Lokarriko koordinatzailea eta Silvia Casale Nazioarteko Kontaktu Taldeko kidearekin batera Aiete Jauregian prentsaurrekoa eman dute Bake Konferentzian izango diren nazioarteko pertsona esanguratsuen, alderdien ordezkarien eta erakunde ekonomiko, sindikal eta sozialen kideen berri emateko.

Azkenean,Tony Blair Britaniako lehen ministro ohiak ezin izango du Konferentziara etorri "lan konpromisoengaitik" eta bere ordez Jonathan Powell Blairren kabineteburua izandakoa etorriko dela gaineratu dute.

Casalek azpimarratutakoaren arabera, aipatutako seiek "bake prozesuetan eta gatazken trasformazioan esperientzia, jakituria eta inplikazio zuzena izan dute".

Gainera, Silvia Casalek azpimarratu egin duKonferentzia bultzatu duten erakundeek eta taldeek nazioartearen ordezkaritza direla eta "bake prozesu bateragarri eta umilaren aldekoak, zuek hainbeste desio duzuen normalizazio politikoa guztiok batera sustatu eta laguntzeko".

Euskal alderdien ordezkariak

Konferentzian izango dira baita EAJko Iñigo Urkullu, PSE-EEko Jesus Eguiguren eta Carlos Totorika, Amaiur hauteskunde koalizioko kideak (EAko Pello Urizar, Alternatibako Oskar Matute eta Aralarreko ordezkariak), Ezker Anitzako Mikel Arana eta Ezker Batuko ordezkariak.

PP eta UPyD ez dira Konferentziara joango "Batasunari kanpaina egiteko eta ETAren argudioei eta asmo politikoei babesa ematea delako".

Donostian izango direla konfirmatu dute, besteak beste, ELA sindikatuko Adolfo Muñoz, LABeko Ainhoa Etxaide eta CCOOko Unai Sordo. UGTren ordezkaria Raul Arza organizazio idazkaria izango da. Confebask euskal enpresarien elkartea ere Konferentzian izango da igande honetan bertan iragarritakoaren arabera.

Hasiera

Paul Rios Lokarriko ordezkariak aurreratu duenez, nazioarteko adituak eguerdi aldera iritsiko dira Bakearen Etxera eta Konferentzia 14:00etan hasiko da, ateak itxita, euren presentzia baieztatu duten alderdi politiko eta sindikatuekin batera.

Ondoren, 17:00ak aldera, nazioarteko adituek euren hausnarketen berri emango dute.

Lokarrik antolatuta

Nazioarteko Bake Konferentzia Lokarrik antolatu du Brian Currin abokatuaren Nazioarteko Kontaktu Taldearekin eta gatazken konponbidean adituak diren beste lau erakunderekin batera: Berghof Foundation, Conciliation Resources, The Desmond and Leah Tutu Legacy Foundation eta Noref. Helburua, Euskadin bakea lortzea da.

Nazioarteko adituen profilak

Kofi Annan (Kumasi, Ghana, 1938ko apirilaren 8an jaioa). Nazio Batuen Elkarteko zazpigarren idazkari nagusia izan zen 1997 eta 2006 artean. 2001ean Bakearen Nobel Saria eman zioten.

Gro Harlem Bruntland (Brum, 1939ko apirilaren 20an jaioa). Norvegiako lehen ministroa izandakoa, hiru alditan (1981, 1986-1989 eta 1990-1996). Bakea Inposatzeko Nazioarteko Talde Bereziaren kidea izan zen, NBEko Segurtasun Kontseiluaren gidaritzapean.

Patrick Bartholomew Ahern (Bertie Ahern, Dublin, Leinster, 1951ko irailaren 12an jaioa). Irlandako Errepublikako lehen ministroa izan zen hiru legealditan. Ipar Irlandako Bake Prozesuko negoziazioetan parte-hartze zuzen aizan zuen eta 1998ko Ostiral Santuko Akordiaren bultzatzaile nagusienen artean dago.

Pierre Joxe (Paris, 1934ko azaroaren 29an jaioa). Politiko frantziarra, Frantziako Kontseilu Konstituzionalaren kidea da 2001.urtetik. Justizia ministroa izan zen Charles De Gaulleren Gobernuan eta Barne eta Defentsa ministroa François Mitterranden Gobernu ezberdinetan.

Gerry Adams (Belfast, 1948ko urriaren 6an jaioa). Dinn Feineko lider historikoa eta izen bera daraman alderdi politikoaren presidentea da 1987. urtetik. Ipar Irlandako Bake Prozesuan parte hartu zuen. Prozesu hura 1998ko bake akordioekin bukatu zen.

Jonathan Powell (1956ko abuztuaren 14an jaioa). Diplomatiko britaniarra, Tony Blairren kabineteburua. Ipar Irlandako Bake Prozesuaren negoziazioetan parte-hartze zuzena izan zuen.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;