Politika -

Radio Euskadin elkarrizketa

Oyarzabal: 'Konferentzia hankamotz jaio da, biktimak ez daudelako'

EAEko PPko idazkari orokorrak bakearen alde "arriskatzeko" prest dagoela esan du, baina ordain politikorik gabe.

Iñaki Oyarzabal. Argazkia: EITB
Iñaki Oyarzabal. Argazkia: EITB
Iñaki Oyarzabal. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lokarrik Donostian antolatu duen Konferentzia"hankamotz" jaio dela esan du Iñaki Oyarzabalek, EAEko PPko idazkari orokorrak, "ezker abertzaleak sortuta delako batetik, eta bestetik, terrorismoaren biktimak ez direlako gonbidatuak izan".

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan elkarrizketatu dute Oyarzabal eta bertan, bilkura eta "eszenografia" honekin ezker abertzaleak indarkeriaren historiaren kontakizun propioa idatzi nahi duela salatu du, eta nazionalistak eta sozialistak euren "tranpan" erori direla esan du. Terrorismoarekin amaitzea bere alderdiari inori baino gehiagori interesatzen zaiola azpimarratu du, Euskadin euren ideiak askatasunez defendatzea ekarriko duelako horrek Oyarzabelen esanetan, baina horrelako ekimenek bakeari ordain politikoa jartzen diotela gaineratu du.

Gainera, gai honen inguruan, gobernu zentrala eta EAEko gobernua "aldaroka ibili" direla kritikatu du, eta Mariano Rajoy buru izango duen Gobernuak bakea "askoz lehenago" ekarriko duela esan du Oyarzabalek, "zuhurtziaz" jokatuko duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea