Politika -

Bake Konferentzia

Camacho: 'Demokraziak irabazi egin dio ETAri'

Barne ministroak esan du ez diola axola Gobernuak adierazpenaren ondorioak bere egiten dituen ala ez, garrantzitsuena ETAk ''behingoz indarkeria uzten duela erabakitzea'' delako.

Antonio Camacho Barne ministroa. Argazkia: EITB
Antonio Camacho Barne ministroa, artxiboko irudian.
Antonio Camacho Barne ministroa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Camacho Barne ministroak esan du demokrazia izan dela "ETA erakunde terroristari irabazi diona" eta "demokraziaren eta Zuzenbidezko Estatuaren garaipen horren ondoren" Gobernuak "indarkeria behin betiko uztea eskatzen dio".

Camachok horixe adierazi du Iruñean osatu duten Segurtasun Batzordean atzo Donostian egin zen Bake Konferentziaren inguruan galdetu diotenean.

Demokraziaren "garaipen" horretan Estatuko Segurtasun Indarrek "paper garrantzitsua" jokatu dutela azpimarratu ondoren, Camachok esan du ez diola axola Gobernuak adierazpenaren ondorioak bere egiten dituen ala ez, garrantzitsuena ETAk "behingoz indarkeria uzten duela erabakitzea" delako.

Konferentziara joan zirenei buruz galdetuta, Camachok azpimarratu du "norbera libre" dela "nahi duen ekitaldira joateko" eta azken ondorioen adierazpenak duen garrantziaz galdetu diotenean, Gobernuarentzat eta gizartearentzat "garrantzitsuena" ETAk indarkeria uztea dela berretsi du.

Dena dela, argi adierazi du berak ez duela esan atzoko txostenak ez duela garrantzirik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea