Publizitatea
Itxi

2020/10/27

18:12

Politika

Espetxe politika

Frederic Haranburu ETAko presoa aske utziko du Frantziak, baldintzapean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

1997an biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten, ETAren Argala taldearekin lotura edukitzeagatik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Frederic Haranburu ETAko presoa baldintzapean aske utziko dute Frantzian azaro amaieran. 1997an, biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten, ETAren Argala taldearekin lotura edukitzeagatik.

Praktikan, Haranburu azaroaren 24tik aurrera atera ahalko da Lannemezan (Frantziako hegoaldea) espetxetik, besoko elektroniko batekin. Gainera, mugatuta izango ditu etxetik kanpo egoteko ordutegiak.

Presoari (66 urte) biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten 1997an, Jakes Esnal eta Jon Parot ETAko kideekin batera, ETAren Argala taldeko kide izateagatik.

Hirurak Frantziako Estatuan atxilotu, eta Parisen epaitu zituzten, Espainian egindako zenbait atentatugatik. Izan ere, orduan Frantziak ez zituen estraditatzen frantziar nazionalitateko herritarrak.

EH Bilduk eta EH Baik adierazi dute Haranburu aske uztea "aurrerapausoa" dela "bakearen eta bizikidetzaren eraikuntzan".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena