Politika -

Polizia-operazioa

Kartzelan sartu dute jihadismoarekin lotuta Gipuzkoan atxilotutako pertsonetako bat

Atxilotutako beste bi lagunetako bat kautelazko neurriekin utzi dute aske: bi astetik behin epailearen aurrean agertu beharko da, ez du pasaporterik izango eta ezingo da Espainiako estatutik irten.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ismael Moreno Auzitegi Nagusiko epaileak baldintzarik eta fidantzarik gabeko espetxe-zigorra ezarri dio asteazkenean, Gipuzkoan, jihadismoaren aurkako operazio batean atxilotutako hiru pertsonetako bati. doktrinamendu delitua egotzita.

Auzitegiko iturriek jakitera eman dutenez, hiru lagun horietatik bi soilik eraman zituzten epailearen aurrera, eta horietako bat kartzelan sartzea agindu du epaileak. Bestea, berriz, kautelazko neurriekin utzi dute aske: bi astetik behin epailearen aurrean agertu beharko da, ez du pasaporterik izango eta ezingo da Espainiako estatutik irten.

Polizia Nazionalaren operazio honetan hiru marokoar atxilotu zituzten, Pasaiako eta Donostiako beste horrenbeste etxebizitzatan, ikerketa-iturriek atxiloketak gertatu zirenean jakinarazi zutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Jihadismoa Eguneko albisteak Pasaia Albisteak Espetxe politika