Itxi

Politika

Erreakzioak: PSOE

Rubalcaba: 'Zuzenbidezko Estatuak irabazi egin du'

Erredakzioa

Barne ministro ohiaren hitzetan, ETA ez da gaurko protagonista izan. "Demokraziaren garaipen handia ospatzeko eguna da gaurkoa", esan du Rubalcabak.

04:12
ETAren agiria: Rubalcabaren adierazpenak
Alfredo Perez Rubalcaba hautagai sozialista eta Barne ministro ohiaren hitzetan, gaurko protagonista ez da ETA izan, Zuzenbidezko Estatua, demokrazia eta erakundeak baizik, azken horiek garaipena lortu dutelako.

"Demokraziaren garaipen handia ospatzeko eguna da gaurkoa", esan du Rubalcabak, baina "nahiago nuke lehenago gertatzea", erantsi du.

PSOEko egoitzan egindako adierazpenetan, indarkeriaren amaieraren protagonistak "Zuzenbidezko Estatua, demokrazia eta erakundeak" izan direla azpimarratu du hautagai sozialistak. Bestalde, terrorismoaren biktimak eta haien senideak gogorarazi ditu Rubalcabak.

Azaroaren 20ko hauteskundeetatik aterako den Parlamentuaren eskuetan geratuko da aro berria, baina alderdi politikoen batasunaren aldeko apustua egiten jarraituko dute sozialistek, Rubalcabaren esanetan.


Biktimak

"Hainbat urtetako biktimak" hunkiturik gogorarazi ditu Rubalcabak, "memoriaren jasotzaileak eta etorkizunean Historia inork beste era batera idatziko ez duen bermatzaileak direlako".

"Barne ministro izan nintzen garaian ETAk hil zituenak ditut orain gogoan", esan du Rubalcabak hunkiturik. "Biktimak eta biktimen senideen sufrimendua gogoratzen dut, bidegabekeriaren eta basakeriaren biktimak izan direlako", erantsi du.



  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena