Politika -

Sare sozialak

#AgurETA Twitterreko "trending topic" mundiala da

Espainian ere gai jorratuena bihurtu da, ETAren agiria irten eta hortik ordu batera zerrendako lehen postua lortuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren jarduera armatuaren bukaerak Twitter hankaz gora jarri du, #AgurETA etiketa sare sozial honetako mundu osoko trending topic bihurtu arte. Albistea kaleratu eta ordubetera Espainian ere zerrendako lehen postuan jarri da.

Etiketa honek jasotzen dituen sarrera asko hedabide espainiar zein internazionalen titularrek osatzen dute. Horiez gain albistearengatik pozik agertu den jende askoren komentarioak ere gehitu dira.

Ordura arte , Muamar Gadafiren heriotza izan da sare sozialeko gairik mintzatuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea