Politika -

Erreakzioak: AEB

ETAren adierazpenaren 'seriotasuna' zehazteko itxarongo dute AEBek

AEBetako Estatu Departamentuak azaldu duenez, erabakiaren "seriotasuna, balioa edo borondatea zehazteko" denbora beharko dute.

Barack Obama AEBetako presidentea. EFE
Barack Obama AEBetako presidentea
ETAren agiria: Komunikatua baloratzea baztertu dute gaur AEBek

01:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETA erakunde terroristaren komunikatua baloratzea baztertu du gaur AEBetako Estatu Departamentuak, erabakiaren "seriotasuna, balioa edo borondatea zehazteko" denbora behar dutelako.

Mark Toner Departamentuko bozeramaileak azaldu duenez, Espainiako Exekutiboaren erreakzioa ezagutu arte itxarongo du AEBetako Gobernuak. Komunikatuaren nondik norakoak "aztertu bitartean aurrepausoak ematen lagunduko diogu Espainiako Exekutibaori", gaineratu du.

"Erakundearen adierazpena da gaurkoa, baina iraganean antzeko komunikatuak ikusi ditugu. Ez dakigu serioa den, eta zein den mezuaren borondatea", erantsi du Tonerrek.

Clinton

Bestalde, Bill Clinton AEBetako presidente ohiak ongietorria eman dio ETAren erabakiari, baina hartutako konpromisoa betetzeko eskatu dio erakundeari.

"Baldintzarik gabe indarkeria erabat baztertzeko erabakiarekin Europako azken gatazka armatuko biktimak lagun ditzake ETAk", adierazi du Clintonek prentsa ohar batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea