Politika -
ETAren adierazpena
Biktimek zuhurtziaz eta lasaitasunez hartu dute adierazpena
Demokraziak ETA "garaitu" egin duela azpimarratu dute biktimek. Hala ere, ETAren adierazpenean biktimei erreferentzia egin eta taldearen behin betiko desegitea ez agertzea deitoratu dute.
Erredakzioa
ETAko biktimak lasaigarri gisa hartu dute taldearen azken adierazpenaren aurrean baina, etorkizunari begira, ez dute zuhurtzia alde batera uzten. Zuzenbide-estatua terrorismoari gailendu zaiola azpimarratzen dute, indarkeria behin betiko baztertzea positiboa dela gaineratuta. Hala ere, ETAri leporatu egiten diote biktimei erreferentziarik ez egitea eta behin betiko desegitea ez iragarri izana.
Irene Villari zangoa moztu zion ETAren lehergailu batek 12 urte zituela. Bere hitzetan, ETAren adierazpena beste urrats bat da, baina terroristengan konfiantzarik ez duela gaineratu du.
32 urteko Villak azpimarratu egin du ETAk ez zuela orain arte behin betiko etenik iragarri eta hori, bere ustez, urrats bat dela.
Testua "patetikoa" da
Francisco Tomas y Valiente ETAk 1996an hildako Auzitegi Konstituzionaleko presidente oiharen lau semeetako batek adierazi duenez, ETAren komunikatua "patetikoa" da, baina indarkeriaren amaiera iragarri izana ontzat jo du.
Tomas y Valienteren hitzetan, adierazpena indarkeriaren eta terroristen "porrotaren" isla da, demokraziaren eta espainiaer guztien garaipena.
"Hau ez da oraindik amaitu"
ETAren adierazpena taldeak bere amaiera "eszenaratzeko" modua dela adierazi duteTomas Caballero ETAk hildako izen bereko UPNko zinegotziaren semeak eta Paz Pietro Udaltzaingoaren lehen buruzagiaren alabak. Hala ere, egoera oraindik ez dela amaitu ohartarazi eta behin betiko amaiera falta dela esan dute: "Gertatutakoaren historia nola idazten duten falta da: horrek asko kezkatzen gaitu".
Horrez gain, zenbait gauza aipatzea faltan bota dituzte, "biktimen mina, eurek egindako epaiketa sumarisimo horren ostean hildako jendearena". Adierazpena berri ona "bizitza barkatzen digutelako", esan dute sarkasmoz.