Politika -

ETAren adierazpena

Aranak 'euskal gatazka' lantzeko alderdien mahai bat proposatuko du

Ezker Batuko eusko legebiltzarkidearen esanetan, alderdiei lehendakariak luzatutako deia "Patxi Lopezek berez hartu behar izan zuen lidergo bat bereganatzeko saiakera etsi bat da".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Arana Ezker Batuko eusko legebiltzarkideak larunbat honetan iragarri duenez, ETAren iragarpenaren ondorioz lehendakariak deitutako bileretan "euskal gatazka lantzeko alderdien mahai bat" proposatuko du.

Ezker Batua-Ezker Anitza-Berdeak koalizioaren hauteskundeetarako hautagaitza aurkezteko Bilbon izandako prentsaurrekoan, Patxi Lopezek deitutako "premiazko" bilerei buruz galdetu diote Aranari.

Mikel Aranak aurreratu duenez, lehendakariarekin izango diren bilera horietan Euskadiko "sentsibilitate guztiek parte hartuko duten alderdien mahai bat" proposatuko du, "euskal gatazka lantzeko asmoz". Honen aburuz, ETA desagertu arren, gatazkak oraindik bere horretan darrai.

EBko legebiltzarkidearen ustez, lehendakariaren ekimena "orain arte alde batera utzitako eta berez hartu behar izan zuen lidergo bat bereganatzeko saiakera etsi bat da".

Aranak azaldu duenez, "pozik" joango da lehendakariaren bilera-sortara. Zentzu honetan, otsailean Eusko Legebiltzarrean alderdien mahai baten proposamena egin zuela eta PSEk proposamenari uko egin ziola gogoratu du.

Legebiltzarkideak adierazi duenez, beharrezkoa da euskal alderdi politiko guztiek hitz egitea, terrorismoaren amaierarako "adostutako akordio baten oinarriak zehazteko". Honen esanetan, "gatazka politikoaren irtenbidea pendiente dago eta konpondu behar da, ETAk egiten duena gorabehera".

EBko legebiltzarkidearen ustetan, "hau izango da proposamenik egokiena". Gainera, lehendakariaren eta alderdi politikoen arteko aldebiko bilerak alde batera uztea eta "guztion arteko bilerei" ekitea proposatu dio Patxi Lopezi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea