Politika -

Europako buruzagien oharra

Europar Batasunak 'poztasun handiz' jaso du ETAren iragarpena

Bruselan bilduta dauden Europar Batasuneko buruzagiek Espainiarekiko elkartasuna adierazi dute ohar baten bitartez.

Europako buruzagien goi-bilera Bruselan.Argazkia: EFE
Europako buruzagien goi-bilera Bruselan.Argazkia: EFE
Europako buruzagien goi-bilera Bruselan.Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Estatu eta Gobernu buruek "poztasun handiz" jaso dute ETAk ekintza terroristekin amaitu duen iragarpena eta Espainiarekiko elkartasuna adierazi dute.

"Espainiako eta Batasuneko demokraziaren eta askatasunaren garaipena da dudarik gabe", dio Europako buruzagiek onartu duten oharrak.

Gobernuaren, alderdi politikoen, segurtasun indarren, justiziaren eta gizarte osoaren "irmotasuna eta ausardia" goraipatu dituzte, "terrorismoaren aurkako borroka luzean". Gainera, "Europaren elkartasuna eta ordainezineko elkarlankidetza" aitortu dute, bereziki Frantziako gobernu eta herriari.

Azkenik, Europako buruzagiek ETAren biktimei oroitzapen berezi bat eskaini diete, "inoiz existitu beharko ez litzatekeen indarkeria hau berriz ere ez bueltatzeko beharrezkoa den memoria".

Adierazpena aldatu behar izan dute

Europar Batasuneko buruzagiek adierazpena aldatu behar izan dute. ETAren indarkeria eta "ekintza terroristen" amaitzea "poztasun handiz" jasotzen dutela jarri dute bigarren adierazpenean, izan ere, "ekintza terrorista" beharrean hasiera batean "borroka armatua" jarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea