Politika -
Aralar
Patxi Zabaleta: 'ETAk barkamena eskatuko die biktimei'
Gabonak baino lehen presoak gerturatzeko aukerari dagokionez, Aralarreko buruak "beharrezkoa eta nahigarria" dela uste du.
Erredakzioa
Aralarreko koordinatzaile nagusiak, Patxi Zabaletak, ziur esan du ETAk barkamenta eskatuko diela biktimei, eta iragarri duenez, "gutxi barru" izango ditugu barkamentaren berriak.
Zabaletak azpimarratu duenaren arabera, ETAk indarkeria utzi ondoren, "gatazkaren ondorioei heltzeko momentua da orain". "Ondorioetako bat, gatazkan sartuta egon diren pertsonen jarrera da; ez da alde batera utzi behar barkamena bezalako hitz garrantzitsu bat", esan du.
Gabonak baino lehen presoak gerturatzeko aukerari dagokionez, Aralarreko buruak "beharrezkoa eta nahigarria" dela uste du, eta azpimarratu duenez, lehenago izan balitz, "pertsonen eboluzio politikoa hobea izango zen". "Pertsona horientzat ezinezkoa zen eztabaida, iritzien trukea, eta hori dela eta, eboluzio ideologikoa", adierazi du.
ETAren komunikatuaren ondoren bi alderdi politiko handien erantzunari dagokionez, Gobernuko presidentearen Jose Luis Rodriguez Zapateroren eta oposizioko alderdiaren presidentearen, Mariano Rajoyren, adierazpenak "positiboak" izandirela uste du Aralarreko kideak. "Rajoyrena kontutan hartu beharreko ekintza da, positiboki aintzat hartzeko, eta Zapaterorena komunikatu ireki bat da", esan du.