Politika -
Euskadiren Egunean
Patxi Lopezek Gernikako Arbolaren Gurutzea eman dio Garaikoetxeari
Lan Onari goraipamena ondorengo hauek jaso dute: Pedro Anitua, Juan Angel Balbas, Ana Blanco, Martin Fiz, Juan Pablo Fusi eta Milagros Garcia Crespo.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak Euskadiren Eguna ospatuko du gaur, urriaren 25ean. Horretarako, ekitaldi instituzional bat antolatu du Lehendakaritzan eta euskal gizartearen ordezkaritza zabal batek parte hartu du ekitaldi horretan.
Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean hasi da, eta bertan lehendakariak Lan Onari goraipamena ondorengo pertsona hauei eman die: Pedro Anitua mediku eta ikertzailea; Juan Angel Balbas Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteko zuzendari nagusia; Ana Blanco kazetaria; Martin Fiz kirolaria; Juan Pablo Fusi historialaria eta Milagros Garcia Crespo ekonomialaria. Halaber, Jose Ignacio Sanchez Galani Lagun Onari goraipamena eman dio. Azkenik, Carlos Garaikoetxeak Gernikako Arbolaren Gurutzea jaso du Patxi Lopezen eskutik.
Sariak banatzean, Ana Blancok bere ibilbide profesionala gogoratu du, ETAren atentatu terroristen inguruan informatu behar izan duenean, eta berri horiek ez errepikatzea "espero" duela gaineratu du.
Ekitaldiaren amaieran, Patxi Lopezek esan du ETAren terrorismoaren "porrota" autogobernuaren "garaipena ere" badela, eta hori zilegi egin zuen "akordio garrantzitsua"rena, Estatutuarena.