Politika -

Hauteskunde aurreko ekitaldia

Basagoitik preso eta independentziari buruz ez hitz egitea eskatu du

PPren EAEko presidenteak adierazi du "ETAren estortzioa eta irudi txarrik gabe eta Madrilen egingo diren erreforma ekonomiko zorrotzekin, Euskadik Espainiako ekonomiaren ardura izan dezake".

Antonio Basagoiti Gasteizen izandako hauteskunde aurreko ekitaldian. EFE
Antonio Basagoiti Gasteizen izandako hauteskunde aurreko ekitaldian. EFE
Antonio Basagoiti Gasteizen izandako hauteskunde aurreko ekitaldian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentea beste alderdien buruei eskatu die "ETAri jokoa ez ematea preso, independentzia, Ibarretxe edo Urkullu Planei buruz hitz egiten" eta indarkeriarekin bukatzea aprobetxatu behar dela ekonomia bultzatzeko eta lanpostuak sortzeko.

"ETAren estortzioa eta irudi txarrik gabe eta Madrileko erreforma ekonomiko zorrotzekin, Euskadik Espainiako ekonomiaren ardura izan dezake", ziurtatu du Basagoitik Gasteizen izandako hauteskunde aurreko ekitaldian.

ETArik gabe egiten den lehenengo hauteskunde-kanpaina dela nabarmendu du PPren EAEko presidenteak.

Behin ETA desagertuta, Basagoitik euskal gazteei eskatu die haien balore demokratikoak, bizikidetasuna eta askatasuna sendotzeko eta kontziente izan behar direla ETAren "helburuak eta baliabideak ez direla onargarriak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea