Itxi

2020/12/04

11:52

Politika

Ekitaldi politikoa

EH Bilduk "berdinen Euskal Errepublika" aldarrikatuko du abenduaren 6an

EITB.EUS

Koalizioak uste du pandemiak agerian utzi duela "Euskal Herriko lurraldeen subiranotasun falta" eta "jendea babesteko politika publikoak ezartzeko premia".

  • Arnaldo Otegi

    Otegik agerraldi politiko telematiko bat egingo du egun horretan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EH Bildu "berdinen Euskal Errepublika" aldarrikatuko du hilaren 6an, "euskal herritar guztiek eskubide guztiak eta oinarrizko printzipio demokratikoak bermatuta izan ditzaten", koalizioak ohar batean jakinarazi duenez.

Koalizio subiranistaren ustez, aurtengo abenduaren 6a, "batzuek Espainiako konstituzioaren onarpena ospatzen duten eguna", "testuinguru oso zehatz batean" garatuko da, "pandemiak eta haren ondorio sanitario, ekonomiko eta sozial larriek euskaldunen bizitzak baldintzatzen dituztelako". EH Bilduren iritzian, "pandemiak eta ezarritako osasun murrizketek agerian utzi dute Euskal Herriko lurraldeen subiranotasun falta eta euskal herritarrak babesteko tresna burujabeez hornitzeko premia".

"Era berean, Espainiako eskuindarrek eta ultraeskuindarrek oinarrizko eskubide demokratikoen arloan atzera egin nahi dutela erakusten duen giro politiko batean gertatuko da 2020ko abenduaren 6a. Espainiako Estatuan sektore askok kontraerreforma ezarrita dute", erantsi dute.

Hori horrela, koalizioak iragarri du egun horretan Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak ekitaldi politiko telematikoa egingo duela, eta oinarriek hainbat ekimen egingo dituztela Euskal Herriko hainbat tokitan, "eraikitzen ari garen Euskal Errepublikaren ezaugarriak azaltzeko".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;