Politika -

Bilera-sorta

Zapaterok euskal gizarteari aitortu dio ETA amaitzearen meritua

Lehendakariak eskerrak eman dizkio Gobernuko presidenteari bakea lortzeko emandako laguntza "arriskutsuagatik". Bigarren aldia da Espainiako presidente batek Ajuria Enea bisitatzen duela.

Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Patxi Lopez. Argazkia: EFE
Lehendakariak Zapatero hartu du Ajuria Enean

01:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak esan du "euskal herritarrena" dela ETA amaitzearen meritua. Patxi Lopez lehendakariak, berriz, eskerrak eman dizkio Gobernuko presidenteari bakea lortzeko emandako laguntza "arriskutsuagatik".

Zapatero Ajuria Enea Jauregira joan da gaur, ETAk armak utzi ondoren sortu den testuingurua Patxi Lopez lehendakariarekin batera aztertzeko asmoz.

Bileran, Zapaterok konfiantza osoa agertu dio lehendakariari garai berri honetan. Gainera, Euskal Herrian elkarbizitza eta bakea egonkortzeko lehendakariak Legebiltzarrean aurkeztu zuen hamar puntuko proposamenari babes osoa eman dio.

Lehendakariak eskerrak eman dizkio Zapaterori

Patxi Lopez lehendakariak, bere aldetik, eskerrak eman dizkio Zapaterori ETA amaitzeko emandako laguntza "arriskutsuagatik" eta euskal herritarrek "asko zor" diotela azpimarratu du.

"Askatasuna ekartzen lagundu gaitu eta terrorismoa garaitzen ere bai, lehenengo legegintzaldian, askok iraintzen zutenean, egin zuen apustuagatik", gaineratu du lehendakariak.

Era berean, Zapaterok bigarren legegintzaldian egindako lana ere goraipatu du, "Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroarekin batera terrorismoari aurre egin zion irmotasun demokratikoz, erakundeak babestuz eta askatasunean sinesten zuen gizarteari konfiantza emanaz".

Jose Luis Rodriguez Zapateroren bisita Espainiako Gobernuaren presidente batek Ajuria Enera egiten duen bigarrena izango da, Adolfo Suarez presidenteak 1980ean egin zuenaren ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea