Politika -

2021-eko Aurrekontuak

Senatuak aldaketarik gabe eta behin-betiko onartu ditu Estatuko aurrekontuak

Lege proiektua urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. 2018tik Alderdi Popularraren Gobernuaren aurrekontuak luzatuz aritu dira.

Maria Jesus Montero Ogasun ministroa Senatuan. Artxiboko argazkia: EFE
Maria Jesus Montero Ogasun ministroa Senatuan.
Maria Jesus Montero Ogasun ministroa Senatuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senatuak Espainiako koalizio-gobernuaren 2021erako aurrekontuak behin betiko onartu ditu astearte honetan. 3.500 zuzenketa inguru aurkeztu dira, baina denak atzera bota dituzte, eta aldaketarik izan ez denez, proiektua ez dute berriro Kongresura igorriko eta aurrekontua urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Zehazki, egitasmoak 145 aldeko boto jaso ditu, 118 kontra eta bi abstentzio. Aurrekontua babestu dute, besteak beste, PSOEk, ERCk, EAJk, Mas Madridek, Teruel Existek, Kantabriako Alderdi Erregionalistak eta Geroa Baik. Ciudadanoseko ordezkari batek ere alde bozkatu du, baina akats baten ondorioz.  

Kontrako botoa eman dute, berriz, PPk, Voxek, Ciudadanosek, JxCATek, Coalicion Canariak, UPNk eta Mes per Malllorcak. Aipatzekoa da Gorka Elejabarrieta eta Idurre Bideguren EH Bilduko senatariek ere proiektuaren kontra bozkatu dutela nahastu egin direlako. Sara Vila En Comu Podem taldeko ordezkariak ere aurkako botoa eman du akats baten ondorioz.  

2021erako Estatuko aurrekontua abenduaren 31n argitaratuko duten Espainiako Aldizkari Ofizialean eta urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean. Azkeneko aurrekontuak 2018an onartu ziren, Mariano Rajoyk gobernatzen zuenean.

  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Aurrekontu Orokorrak