Politika -

Gipuzkoako hondakinak

2016tik aurrera hondakinik ez sortzea nahi du Gipuzkoako Aldundiak

Bilduko buruzagiak "argiak" direla azpimarratu du Alduntzinek, gai honen trataera alderdi horren hauteskunde programan agertzen zelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak esan du 2016 urterako hondakinik ez sortzea izango dela Diputazioaren helburua, horrek zabor bilketa selektiboa hedatzera behartuko baititu, nahiz eta ez den derrigorrez "atez atekoa" izan beharko.

Alduntzinek PSE-EEren galdera bati erantzunez egin ditu adierazpen hauek gaur eguerdian egin den Batzar Nagusien osoko bilkuran. Bertan, Mikel Duran Alderdi Sozialistako batzarkideak Bilduk hondakinen gestioan "tgardentasuna" hitza erabili izana baina benetako orduan "opakutasuna" praktikatu izanaren inguruan galdetu dio.

Foru diputatuak salaketa hauek ukatu eta Bilduko buruzagiak "argiak" direla azpimarratu du,  bere esanetan gai honen trataera hauteskunde programan agertzen zelako.

"Ez dago beste erremediorik"

Bere ustez ez dago zabor bilketa selektiboa egitea baino "beste erremediorik", baina hori hainbat eratara egin daitekeela azpimarratu izan nahi du. Horietako bat "atez atekoa" dela esan, eta segituan Udal bakoitzaren nahia errespetatu eta kasu bakoitzerako aukerarik onena aukeratu beharko dutela esan du.

"Azpigarapenari bukaera"

Iñaki Azkarate Bilduko ordezkariak ziurtatu duenez, zabortegiak eta errauskailuak ez dira Bilduren apustua, eta hondakinen arloaren "azpigarapen egoera" amaitzeko eta irtenbideak proposatzeko eskatu die erakundeei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea