Politika -

Heriotza

Mitxel Unzueta, Gernikako Estatutuaren 'aitetako' bat, hil da

88 urterekin zendu da buruzagi jeltzale ohi eta abokatua. Diktadura osteko lehen hauteskundeen ondotik, Bizkaiko senatari izan zen, eta ondoren, legebiltzarkide.

Unzueta, @eajpnv-k zabaldutako argazki batean.
Mitxel Unzueta.
Unzueta, @eajpnv-k zabaldutako argazki batean.

E.G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mitxel Unzueta hil da, abokatu, EAJko buruzagi ohi eta "Gernikako Estatutuaren sortzaileetako bat eta Trantsizio garaiko euskal politikagintzako eragile nagusienetakoa", 88 urte zituela, Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) jakinarazi duenez.

Andoni Ortuzar buru duen alderdiak "doluminik sentikorrena eta hurbiltasuna" adierazi die Unzuetaren senitarteko eta lagunei. Unzueta Bizkaiko senatari aukeratu zuten Francoren diktadura ostean egin ziren lehen hauteskundeetan, eta 1979ko bozetan berriro hautatu zuten. 

"Orduko legealdi konstituziogilean Senatuko Batzorde Konstituzionaleko bozeramaile izan zen. Halaber, Gernikako Estatutuaren testua idatzi zuten Eusko Legebiltzarkideen Biltzarreko presidentea izan zen. Estatutu hura 1979ko urriaren 25ean onetsi zuen Euskadiko hiritargoak", gogorarazi du EAJk. Senatuko garaiaren ondoren, legebiltzarkide izan zen 1980 eta 1984 urte bitartean.

"Eskubide Historikoen defendatzaile sutsua zelarik, Unzueta forutasunaren eta Espainiako Konstituzioaren Xedapen Gehigarriaren aktibista izan zen. Gizon pragmatikoa, printzipioen erradikaltasunean oinarrituta, eta aldi berean zuzenbidearen, jurisprudentziaren eta arrazoi historikoaren aldekoa", nabarmendu dute.

Iñigo Urkullu lehendakariak, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak edota Aitor Esteban diputatu jeltzaleak dolumin mezuak eskegi dituzte sare sozialetan:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua