Politika -

Katalunia

Auzitegiak dio pandemian egonkortasuna izateko eutsi diola otsailaren 14ko datari

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak "normaltasun demokratikoari eutsi" nahi omen dio, eta "blokeo eta prekarietate instituzionala" eragotzi.

Kataluniako Parlamentua, hutsik. Argazkia: Efe
Kataluniako Parlamentua, hutsik. Argazkia: Efe
Kataluniako Parlamentua, hutsik. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak adierazi du "normaltasun demokratikoari eusteko" eta pandemia betean Kataluniako Gobernuaren zilegitasunari eragingo liokeen "blokeo eta prekarietate instituzionala" eragozteko ebatzi duela hauteskundeak otsailaren 14an egiteko erabakia mantentzea.

Gaur kaleratu dute boto partikular bat duen autoa, eta bertan agertzen dira hauteskundeak maiatzaren 30era atzeratzeko dekretua bertan behera uzteko arrazoiak.

Auzitegiak azpimarratu du erabakiak ez duela behartzean "nahitaez otsailaren 14an bozkatzea", izan ere, aitortzen dute hauteskundeetara arte "aldaketa handiak" izan daitezkeela bai alarma egoeran bai egoera epidemiologikoan, eta horrek "eskumena duten agintariak" bestelako erabakiak hartzera eraman ditzakeela.

Gogorarazi dute otsailaren 14ko hauteskundeak presidentegairik ez zegoenez Parlamentua "automatikoki desegin" zelako deitu zirela, eta hauteskundeek "interes publiko bereziki handia" dutela.

"Interes publiko" hori hazi egiten omen da Gobernuko buruaren kargua hutsik dagoenetik, "ez baitago jarduneko presidenterik, eta jarduera horiek presidenteordeak betetzen zituen", eta eskumen "mugatuak" ditu.

Gobernua jardunean egoteak, Azuitegiaren arabera, "ardura politikoaren printzipio demokratikoari" eragiten dio, zeren kideak "mugiezinak dira, inork ezin baititu kargugabetu, kontrol politikoa mugatuta dago, eta jarduera legegilea premiazko legeetara edo lege-dekretuetara mugatzen da".

Generalitateak dio ez dela dekretuaren balio juridikoa zalantzan jarri

Kataluniako Auzitegiaren argudioak ezagutu ostean, Generalitateak esan du ebazpen horrek ez duela zalantzan jartzen hauteskundeak atzeratzeko eskumena duela.  

"Epaimahaiak ez du zalantzan jarri hauteskundeak atzeratzeko dekretuaren balio juridikoa, ezta (Pere Aragones) jarduneko presidenteordearen ahalmena dekretu hori sinatzeko", azpimarratu dute ohar batean.

Horrela, bada, hauteskundeak berme guztiekin egiteko aukerarik onena maiatzaren 30a dela berretsi du Kataluniako Gobernuak.

Aldeek urtarrilaren 28ra arteko epea dute orain helegitea aurkezteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak