Politika -

PSOE-ren Batzorde Federala

PSCk irabaztea espero du Mendiak, "Kataluniako gizarteak behar duelako"

PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzetan, “abentura soberanistak saihesteko eta Gobernuaren agendan herritarren benetako beharrizanak jartzeko funtsezkoak garela demostratu dugu”.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskundeak PSCk irabaztea espero du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, “Kataluniako gizarteak behar duelako” eta “espainiar guztiek behar dugulako”.

PSOEko Batzorde Federalak bilera telematikoa egin du Bartzelonatik. Iñigo Urkulluren koalizio exekutiboan, “abentura soberanistak saihesteko eta Gobernuaren agendan herritarren benetako beharrizanak jartzeko funtsezkoak garela demostratu dugu”, adierazi du Mendiak.

“Alderdi Sozialista pandemiaren aurkako borroka zuzentzen ari da, eta Espainiaren berreraikuntza eta eraldaketa zuzenduko ditu datozen urteetan”, unearen garrantzia, azpimarratu du PSE-EEko buruzagiak. “Lan handia dugu aurretik”, erantsi du lehendakariordeak.

Testuinguru horretan, “Kataluniako hauteskundeetan Salvador Illari eta PSCri zorterik onena”, opa die.

Mendiaren esanetan, “Euskadin sozialistak eta nazionalistak herritarren mesedetan egiten ari garen lan komuna, Katalunian ere gauzatu ahal izatea espero dugu” PSE-EEn, “Salva Illa president delarik”.

“Katalunian gauza bera gertatzea espero dut. PSC irabazle bat ateratzea hauteskundeetatik, herrialdeak bizi duen behin-behineko egoerari amaiera emateko, eta Generalitatea eta Katalunia pandemiaren kontrako borrokan eta berreraikuntza ekonomiko eta sozialean buru-belarri lanean jartzeko. Kataluniako gizarteak behar du. Espainiar guztiek behar dugu”, nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika PSOE Idoia Mendia Pedro Sánchez PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak