Politika -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

Otegi eta Iriarteren adierazpenek egoera "gaiztotu" dute, ESAN sindikatuaren ustez

Iñaki Uraga bozeramaileak ziurtatu du zenbait agentek jasandako erasoen helburua dela Ertzaintza kaleetatik ateraraztea, baina "ez dute lortuko".

Donostian izandako istiluak. Argazkia: EFE
Donostian izandako istiluak
Donostian izandako istiluak. Argazkia: EFE

L.Z. | EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Uraga Ertzaintzaren ESAN sindikatuko ordezkariak nabarmendu du Ondarroan duela aste batzuk izandako istiluetan dutela jatorria azkenaldian hainbat agentek jasan dituzten erasoek.

Gazte talde bat kale edanean ibili zen orduan, eta egun bat geroago prentsaurrekoa deitu zuten Euskadiko kaleak haienak direla eta ertzainak eta udaltzainak horietatik botako dituztela iragartzeko.

ESAN sindikatuko ordezkariak, baina, argi utzi du gazte horiek ez dutela inolaz ere helburu hori lortuko.

Uragaren arabera, "gazte gutxi horien ideia politikoak agerikoak dira, babesa ematen dioten sigla jakin batzuei lotuta daudelako".

Ildo horretan, Maddalen Iriartek eta Arnaldo Otegik Euskadiko eredu poliziala zalantzan jarriz egindako adierazpenak ekarri ditu gogora: "Haien hitzek ez dute ezertan laguntzen. Egoera gaiztotzen ari dira, alde bakarra ikusten dutelako eta beti berdinen alde agertzen direlako".

Bukatzeko, pandemia gelditzeko ezarritako neurriak betetzen ari den euskal gazteen gehiengoari eskerrak emanez bukatu du elkarrizketa Iñaki Uragak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika albisteak Ertzaintza Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Alarma egoera