Publizitatea
Itxi

2021/01/26

18:15

Politika

Espainiako Gobernua

Carolina Darias izango da Osasun ministroa, eta Miquel Iceta Lurralde Politikakoa

EITB MEDIA

Salvador Illak astearte honetan utzi du Osasun ministro kargua, Kataluniako hauteskundeetan PSCren hautagaia izateko.

1:24
Carolina Darias eta Miquel Iceta. ETBren irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Carolina Darias orain arte Espainiako Gobernuko Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroa izendatu du Pedro Sanchez gobernuburuak Osasun ministro, Salvador Illaren ordez. Era beran, Miquel Iceta PSCko idazkari nagusiak hartuko du Dariasen lekua Lurralde Politikako ministro gisa.

Salvador Illak gaur utzi du Osasun ministro kargua, Kataluniako hauteskundeetan PSCren presidentegaia izateko.

Sanchezek gaur arratsaldean baieztatu ditu ministro berrien izendapenak, Felipe VI.a erregeari horien berri eman eta gero,

Ministro berriek bihar, asteazkena, egingo dute karguaren zina, Zarzuelako Jauregian.

Abenduaren 30ean ezagutu zen Illa PSCko hautagaia izango dela, eta, orduan, Osasun ministro kargua Katalunian hauteskunde kanpaina hasi baino lehen utziko zuela aurreratu zuen.

Kataluniako Auzitegi Nagusiak otsailaren 8a baino lehen ebatzi behar du otsailaren 14ko hauteskunde deialdiari eusten dion, baina hauteskunde kanpaina ostiral honetan bertan hasiko da.

Lurralde Politikako ministro karguan, Carolina Dariasek parte-hartze zuzena izan du koronabirus pandemiaren aurkako estrategian, Espainiako Gobernuaren eta erkidegoen arteko gobernantzaren baitan. Izan ere, Lurraldearteko Batzordearen bileretan parte hartu izan du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena