Itxi

2021/01/29

16:02

Politika

Auzitegi Nazionala

Marisol Iparragirre absolbitu egin dute, ETAk Oviedon egin zuen atentatuaren auzian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

ETAko buruzagi izatea leporatuta Frantzian kartzela-zigorra bete zuenez, berriro akusazio horrekin epaitu ezin dutela ebatzi du epaimahaiak.

  • Marisol Iparragirre Auzitegi Nazionalean.

    Marisol Iparragirre Auzitegi Nazionalean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Auzitegi Nazionalak Marisol Iparragirre 'Anboto' euskal presoa absolbitu egin du ETAk Oviedon egin zuen atentatuaren auzian, ETAko buruzagi izatea egotzita Frantzian zigortu zutelako aurrez.

1997an, ETAk hainbat granada jaurti zituen Poliziak Buenavista herrian duen komisariaren aurka. Kalte material handiak izan ziren eta oinezko bat zauritu zen. Fiskaltzak 71 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen Iparragirrerentzat eraso hura egiteko agindua eman izana leporatuta.

Alabaina, epaimahaiak bere ebazpenean azpimarratzen du Iparragirre Frantzian epaitu eta zigortu zutela ETAko buruzagi izateagatik eta bere zuzendaritzapean izandako atentatuengatik eta, beraz, orain ezin dutela berriro akusazio horrekin epaitu.

Frantzian ezarritako zigorra bete ostean Espainiaratu zutenetik, Iparragirreren kontrako epai bat eman du Auzitegi Nazionalak: 122ko espetxealdia ezarri diote Leonen, 1995ean, Espainiako Armadako komandante bat hiltzeko agindua eman izana egotzita.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;