Politika -
Bilbo
Ultraeskuineko talde batek hil zuen Yolanda Gonzalez militante komunista omendu dute
Bilboko gaztea bahitu eta hil zuen 1980an eskuin muturreko talde batek, "bere euskal jatorriagatik eta ezkerreko militantziagatik".
EITB Media | Agentziak
Ehunka lagunek omenaldia egin diote Bilbon Yolanda Gonzalezi, orain dela 41 urte, 1980ko otsailean, ultraeskuineko talde batek bahitu eta hil zuen gazte bilbotarrari.
Yolanda Gonzalezi bere izena duen plazatxoan egin diote omenaldia, Deustuko Erriberan, bere aurpegia marraztuta duen horman. Txalapartaren musikaren, pebetontzi bateko suaren eta loreen bitartez gogoratu dute Gonzalez, Deustuko Erriberako eta Zorrotzaurreko bizilagunen elkarteek antolatutako ekitaldi batean.
1961eko urtarrilaren 20an jaio zen Gonzalez. 19 urterekin Lan Heziketa ari zen ikasten Madrilen, eta Langileen Alderdi Sozialistako (PST) militantea zen. 1980ko otsailaren 1ean bahitu eta, ondoren, hil egin zuen ultraeskuineko talde batek; "bere euskal jatorriagatik eta ezkerreko militantziagatik", 2016an, plazatxoa inauguratzean, Bilboko Udalak esan zuenez.