Politika -

Urteko batzarra

Foro Sozialak memoria "poliedrikoa" eskatu du, "gaitzespen logika" atzean uzteko

Foro Sozialak urteko batzarra egin du Andoainen. "Biktima guztien" eta presoen eskubideak "kontaeraren borrokatik atera dira", Foro Sozialak nabarmendu duenez.

Foro Sozialaren urteko batzarra Andoainen (Gipuzkoa). Argazkia: Foro Soziala
Foro Sozialaren urteko batzarra Andoainen (Gipuzkoa). Argazkia: Foro Soziala
Foro Sozialaren urteko batzarra Andoainen (Gipuzkoa). Argazkia: Foro Soziala

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foro Sozialaren arabera, "kontakizunaren borroka gaitzespen logika" batean murgilduta dago, hori atzean uzteko memoria "poliedrikoa" eraikitzea beharrezkoa da, "kontaera guztiak posible izateko". Era berean, memoria "kritikoa" eta "inklusiboa" izan behar dela uste du.

Foro Sozialak urteko batzarra egin du Andoainen (Gipuzkoa). Osatzen duten 17 entitateetatik gehienak elkartu dira. "Biktima guztien eskubide", espetxe politika eta memoria "kritiko inklusiboa" eraikitzearekin zerikusia duten gaiak aztertu dituzte bileran.

Aurreneko bi puntuetan "adostasun" politiko eta instituzional "nahikoak" eta "konponbidean pausoak emateko" baldintzak sortu direla uste dute eragileek, baina "kontakizunaren borrokak" memoria "baldintzatzen" du, Foro Sozialak ohar batean azaldu duenez.

"Polarizazioarekin" kezkaturik

Zentzu horretan, gaiak sortzen duen "polarizazioarekin" kezkaturik agertu dira. Eztabaida mediatikoa "gizartean ematen ari diren akordioak" aintzat hartzea eragozten ari da.

"Biktima guztien" eta presoen eskubideak "kontaeraren borrokatik atera dira", nabarmendu du Foro Sozialak, baina kontakizuna "urteetan errepikatu diren argudioen norian trabaturik dago".

Polarizazioaren aurrean, "elkarrizketa eta elkar entzuteko esparruak" eraikitzen jarraitzeko konpromisoa hartu du Foro Sozialak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak ETA Biarritz bideoak Maule argazkiak Donibane Garazi argazkiak Hendaia bideoak Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Terrorismoaren Biktimak Zuberoa Lapurdi Nafarroa Beherea