Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Urkullu: 'Rajoyk hausnarketa egin beharko du Amaiur aitortzeko'

EAJko EBBko presidentea ez dator bat PPk koalizio abertzalearekin ez hitz egitea erabaki izanarekin, eta Amaiurren ordezkaritza "erabat legezkoa" dela azpimarratu du.

Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentea. Argazkia: EITB
Rajoyk 'adostasun puntuak' bilatu behar dituela dio Urkulluk

01:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularrak astelehen honetan iragarri duenez, Amaiur Mariano Rajoyren bilera-sortatik kanpo geratuko da eta horren harira, Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak ez datoz bat PPk erabakitakoarekin. Urkulluren esanetan, Rajoy hausnarketa egin beharko du, etorkizun batean, Amaiur alderdi gisa aitortu ahal izateko. Honen aburuz, "erabat legezkoa den ordezkaritza du Amaiurrek".

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan Urkulluk adierazi duenez, Bildu eta Aralar alderdiek osatutako koalizioarekin hitz egin nahiz ez izanak ez du jeltzalea harritu, oraingo hauteskunde kanpainan eta aurreko hauteskundeetan Rajoyk era iraingarrian zuzendu zaielako.

"PPk hausnarketa egin beharko du etorkizunean Amaiurrek ordezkatzen duen sentsibilitate ideologiko bat euskal gizartean dagoela aitortzeko", gaineratu du.

Halaber, Mariano Rajoyk gehiengo absolutua lortu badu ere, "Euskadiko eta Kataluniako alderdi abertzaleekin gauza anitz adostera behartuta ikusiko du bere burua, bai gurean bai Katalunian izandako hauteskunde emaitzak ikusita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea