Politika -

Elkarrizketa

PSOEko kideek alderdia zuzentzeko eskatu zioten lehendakariari

Horixe jakinarazi du Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak. Dena dela, Patxi Lopezek ez duela horretarako asmorik berretsi du.

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailea, gaur. Argazkia: EITB
Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailea, gaur.
Emaitzak krisiaren eta honen gestioaren irudi txarraren ondorio direla dio Pastorrek

02:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak jakinarazi du PSOEko zenbait kidek alderdia zuzentzeko eskatu diotela Patxi Lopez lehendakari eta PSE-EEren idazkari nagusiari, baina lehendakariak ez omen du horretarako inolako asmorik.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, PSOEko kideek "alderdiaren buruzagitza hartzeko" eskatu diote lehendakariari. "Duela asko hasi ziren eskari hori egiten", gaineratu du.

Pastorren esanetan, "Patxi Lopezek proiekzio handia du Espainian eta PSOEn, oso irudi positiboa du eta PSOEren buruzagi izateko gaitasuna".

Hori dela eta, asteartean, PSE-EEk egin zuen bileraren ondoren, lehendakariak bere karguan jarraituko duela ziurtatuz "eztabaida itxi" nahi izan zuela esan du. "Argi dago lehendakariak eragin eta prestigio handia duela PSOEren baitan eta oinarrizko faktorea izango da otsailetik aurrera martxan jarriko dugun prozesu politikoan", adierazi du bozeramaile sozialistak.

Emaitza txarrak hauteskundeetan

Bestalde, PSE-EEren bozeramaileak hauteskunde orokorrez hitz egin du eta krisi ekonomikoari eta Gobernuaren kudeaketaren "irudi txarrari" egotzi dio emaitza txarren errua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea