Politika -

Hauteskundeak Katalunian

Covid-19arekin kutsatutakoek bozkatzera joateko eskubidea dutela berretsi dute

Hauteskunde Batzorde Zentralak azpimarratu du botoa ematea oinarrizko eskubidea dela eta ezin diola inori eskubide hori kendu.

Hautestontziak, boto-paperak eta babeserako ekipamenduak. Argazkia: EFE
Hautestontziak, boto-paperak eta babeserako ekipamenduak.
Hautestontziak, boto-paperak eta babeserako ekipamenduak. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde Batzorde Zentralak esan du covid-19arekin kutsatuta egoteagatik edo koarentenan daudenei ezin diela botoa hauteslekuan ematea galarazi. Ildo horretan, gogora ekarri du Generalitateak hainbat neurri hartu dituela otsailaren 14ko hauteskunde-egunean segurtasunez bozkatu ahal izateko.  

Koronabirusarekin kutsatutakoei botoa aurrez aurre ematea debekatzeko eta pertsona horientzat posta bidez bozkatzeko aukera lehenesteko eskatu zion herritar batek Hauteskunde Batzorde Zentralari.

Gaur argitaratutako ebazpenean, organo horrek dio ez duela eskumenik covid-19agatik koarentenan dauden eta posta bidezko botoa eskatu ez duten herritarrei bozkatzera joatea galarazteko. Halaber, hori guztia kontrolatzea oso zaila izango litzatekeela erantsi du, batez ere asintomatikoen kasuan.

"Sufragiorako eskubidea oinarrizko eskubidea da, eta hauteskunde batzordeak ezin dio herritar bati eskubide hori kendu", azpimarratu du.

Horrez gain, Kataluniako Gobernuak herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko hainbat neurri hartu dituela esan du, eta protokoloak betetzeko deia egin du.

"Hauteskundeetan kutsatzeko arriskua ez da handiagoa Katalunian baimendutako beste jarduera batzuetan baino", nabarmendu du.  

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Gaixotasunak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Osasun albisteak gaur Hauteskundeak Koronabirusaren olatua gaur