Politika -

Bakegintza

Currinen taldea ordaintzeko 10 euroko ekarpenak eskatu ditu Lokarrik

Donostian egindako Nazioarteko Bake Konferentziaren "arrakasta" ikusita eskakizuna egiten duela gogorarazi du Lokarrik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Harreman Taldea ordaintzeko euskal herritarrei 10 euroko ekarpena egitea eskatu die gaur Lokarrik. Brian Currin Hegoafrikako abokatuak zuzentzen du talde hori.

Prentsa ohar baten bidez, Donostian egindako Nazioarteko Bake Konferentziaren "arrakasta" ikusita eskakizuna egiten duela gogorarazi du Lokarrik. Izan ere, hiru egun geroago ETAk ekintza armatua behin betiko uzten zuela iragarri zuen. Bake konferentzia Currinen taldeak eta Lokarrik bultzatu zuten.

Currinen taldea Euskadiko bake prozesua "errazteko" sortu zela defendatu du Lokarrik, "Pauso erabakigarriak emateko orduan funtsezkoa" izan dela erantsi du. Bakea "sendotzeko" Currinen taldeak "bere lana areagotu" nahi duela iragarri du Lokarrik.

Hori posible izateko, herritar bakoitzari 10 euroko ekarpen ekonomikoa eskatu dio Lokarrik. Trukean taldeak aurrera eramaten dituen ekimenei buruzko informazioa emango die herritarrei Lokarrik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea