Politika -
Memoria historikoa
Gerra zibiletako eta frankismoaren biktimak omendu dituzte Getxon
Udal talde guztietako kideek hartu dute parte ekitaldian. Urtero egiten dute, "adiskidetasuna eta elkartasuna ardatz hartuta".
Mikel Dominguez | EITB Media
Getxoko Udalak "Gerra Zibileko, aurreko borroka zibiletako eta frankismoko biktimak" omendu ditu, Lagalea pasealekuan dagoen Oroimenaren liburua eskulturaren ondoan, 2009ko ekainean aho bakarrez hartutako akordioa betez.
Omenaldian Amaia Agirre alkateak eta Udalean ordezkaritza duten talde guztietako kideek parte hartu dute, besteak beste.
Udalak esan duenez, omenaldiaren bitartez publikoki aitortu diete biktimei "errespetua, oroitzapena eta bihotz-bihotzetiko omenaldia ", "adiskidetasuna eta elkartasuna ardatz hartuta".
Txistulariek “Agur Jaunak” jo ondoren, minutu bateko isilunea gorde dute bertaratutakoek eta lore-eskaintza egin da eskulturaren aurrean.