Politika -

Hauteskunde orokorrak

Emigratzaileen artean PSOEk lortu du garaipena hauteskundeetan

Sozialistek garaipena lortu dute 37 barrutitan. Bestalde, atzerrian bizi diren gipuzkoarren artean Amaiur koalizioak irabazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erbestean bizi diren espainiarren artean PSOEk garaipena lortu du iragan hauteskunde orokorretan. Botoen zenbaketa asteazken honetan amaitu da. 37 barrutitan irabazi dute sozialistek.

Bestalde, PPk 14 barrutitan lortu du garaipena. Bien bitartean, Amaiur koalizioak Gipuzkoan irabazi du, PSOEk komunikatu batean jakitera eman duenez.

Coalicion Canariak, ostera, ez du garaipenik lortu Santa Cruzen eta PSOEk hartu dio aurrea uhartean.

Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kanariar Uharteak, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Valentzia, Extremadura, Murtzia eta Ceutako barruti guztietan irabazi dute sozialistek.

Era berean, PSOE Avila, Leon, Salamanca, Zamora, Araba eta Bizkaiko probintziatan alderdirik bozkatuena izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea