Politika -

Hauteskunde osteko itunak

Geroa bai ez da Amaiurren sartuko

Uxue Barkos diputatuak esan du "inoiz" ez duela koalizioaren "ahots burujabea, librea eta loturarik gabekoa" urratuko. Amaiurri ekimen jakinetan emango dio babesa.

Uxue Barkos, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Uxue Barkos, artxiboko irudian.
Uxue Barkos, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Geroa Bairen diputatuak esan du "inoiz" ez duela koalizioaren "ahots burujabea, librea eta loturarik gabekoa" urratuko, beraz, ez dira Amaiurren sartuko Kongresuan eta bat egiten duten ekimenetara mugatuko da Amaiurri emango dion babesa.

Uxue Barkosek prentsaurrekoa eman du eta Amaiurrek Geroa Bairi eta EAJri egindako eskaintza izan du hizpide. Kongresuan "herriaren izenean erantzuteko" eta Madrilen Euskal Herriaren eskubideak defendatzeko "eskua luzatu" zien atzo Amaiurrek.

"Ekimen batzuetan bat etorriko gara eta gure aldeko botoa izango dute, eta Espainiako Estatua osatzen dute beste herrien defentsan aritzen direnek ere hala egingo dutela espero dut", adierazi du atzo arte diputatu izango ote zen ez zekien Uxue Barkosek.

Hala ere, argi adierazi du ez dutela "ahotsen aniztasuna isilaraziko duen osotasun baten" parte izan nahi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea