Politika -

Heriotza

Pilar Unzalu sailburu sozialista ohia hil da 63 urterekin

Arabarra Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua izan zen Patxi Lopezen Jaurlaritzan, 2009tik aurrera. ETAk Buesa hil zuenean, bere ordez sartu zen Legebiltzarrean.

Pilar Unzalu, 2012an. Artxiboko irudia: Arabako PSE-EE
Pilar Unzalu, 2012an.
Pilar Unzalu, 2012an. Artxiboko irudia: Arabako PSE-EE

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pilar Unzalu sozialista, Patxi Lopez buru zuen Eusko Jaurlaritzan sailburua izan zena, 63 urterekin hil da, azken urteetan jasandako gaixotasun baten ondorioz, PSE-EEko iturriek EFE agentziari baieztatu diotenez.

Unzalu Iturrietan (Araba) jaio zen, 1957ko ekainaren 24an. Hirigintza zuzendaria izan zen Arabako Foru Aldundian 1995 eta 1997 artean. Bertako funtzionarioa zen.

1999an eta 2000an Arabako Batzar Nagusietako batzarkidea izan zen, eta 2000tik 20004ra legebiltzarkidea izan zen. VI. legegintzaldian sartu zen Eusko Legebiltzarrean, 200ko otsailean ETAk Fernando Buesa hil ostean, bere eserlekua betetzeko.

2008an diputatu hautatu zuten Espainiako Kongresuan, eta Espainiar Estatuak NATOko Batzarrean duen ordezkaritzako kidea izan zen. 2009tik aurrera Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua izan zen, Patxi Lopez sozialista buru izan zuen Eusko Jaurlaritzan.

PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak sare sozialetan esan duenez, Unzalurekin "abentura sozialista handienean parte hartu zuen: askatasuna lortzea Jaurlaritzaren lidergotik eta Euskadi modernitaterantz bideratu".

Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEko buruak ere Unzaluren heriotzaz hitz egin du: "Faltan botako zaitugu, Pilar".

Arabako PSE-EEk, bestalde, "herritarrentzat lorpen garrantzitsuak eskuratu ziren oso momentu latzetan" parte hartu zuen pertsona goraipatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak