Politika -

Gipuzkoa

De los Toyos Jaurlaritzako sailburuorde izango da, Eibarko Alkatetza utzita

Jon Iraola zinegotzi sozialistaren esku utzi du kargua 2008tik alkate izan denak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako sailburuorde izendatu baitute.

Miguel de los Toyos Eibarko alkatea. EiTB Mediaren bideo batetik hartutako irudia
Miguel de los Toyos Eibarko alkatea. EiTB Mediaren bideo batetik hartutako irudia
Miguel de los Toyos Eibarko alkatea. EiTB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eibarko alkate Miguel de los Toyosek dimisioa eman du eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako sailburuorde izango da aurrerantzean. Jon Iraola zinegotzi sozialistaren esku utzi du kargua 2008tik alkate izan denak.

"Kasu honetan, ez nator proiektu baten berri ematera. 26 urtez Eibarko Udalean lanean egon ostean (13, alkate gisa), kargua uzteko erabakia hartu dut", esan du Twitter bidez.

"Ez da erabaki erraza izan, eibartarrekin neukan loturari amaiera eman diodalako. Dena den, oso harro nago Eibarko alkate izan naizelako", erantsi du txio horretan.

Gainera, azpimarratu du alkate gisa hartu dituen erabaki guztien helburua herritarrentzat "onena" lortzea izan dela.

"Etapa berri bati ekingo diot. Erronka berriak ditut orain, eta nire erantzukizunak aldatuko dira, baina Eibar beti egongo da nire lehentasunen artean. Eskerrik asko guztiagatik. Herriko kaleetan ikusiko dugu elkar", erantsi du, dimisioari buruzko azalpen gehiagorik eman gabe.

Arriolak proposatuta

De los Toyos Lurralde Plangintzako sailburuorde izendatu dute. Asteazken honetan bertan aurkeztu du dimisioa, Eusko Jaurlaritzan kargu hori hartzeko.

PSE-EEko iturriek jakitera eman dutenez, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak eskaini dio kargua.

"Planifikatuta zegoen", Mendiaren hitzetan

Idoia Mendia euskal sozialisten idazkari nagusiaren hitzetan, De los Toyosek Eibarko Alkatetza uztearena "planifikatuta" zuen Gipuzkoako PSE-EEk.

Onda Cero Euskadi irratian egin dioten elkarrizketa batean, Mendiak esan du De los Toyosek "legegintzaldi asko" zeramatzala Udalean, eta "aldaketa" behar zuela bizitzan "lan handia egin ondoren". De los Toyosen ordezkoa, Jon Iraola, "Gipuzkoako PSE-EEren apustu gaztea" da, Mendiaren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Eibar PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak