Politika -
Bilerak alderdiekin
Urkullu martxoaren 16tik aurrera batzartuko da berriro alderdi politikoekin
Lehendabiziko bilera-sorta joan den azaroan egin zuten. Lehendakariak orduan jakinarazi zuen lau hilean behin batzartuko zela talde politikoekin.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Iñigo Urkullu lehendakariak martxoaren 16an abiatuko du bigarren bilera-sorta Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin.
Eusko Jaurlaritzak zehaztu duenez, batzarrak talde txikienetik handienera deituko dituzte.
Lehenengo bilera-sorta joan den urteko azaroaren 2an eta 5ean egin zituen. Lehendakariak orduan iragarri zuen lau hilean behin batzartuko zela alderdi politikoetako ordezkariekin.
Bilera haietan, balizko akordioak zein esparrutan egin ditzaketen aukerak biltzen dituen dokumentua helarazi zien alderdi ezberdinetako bozeramaileei, EAJren eta PSE-EEren koalizio-gobernuaren eta gainerako taldeen programetan oinarrituta.