Politika -

Baionan

Martin eta Esparza jendearen aurrean agertuko dira hilaren 10ean

Auzitegi Nazionalak bien aurkako euroaginduak igorri zituen bere egunean eta Frantziak agindu horiek onartu egin ditu.

Aurore Martin, Batasuneko ordezkaria. Argazkia: Ramuntxo Garbisu
Aurore Martin, Batasuneko ordezkaria. Argazkia: Ramuntxo Garbisu

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurore Martin Batasuneko militantea eta Josu Esparza Amnistiaren Aldeko Mugimenduko ordezkaria abenduaren 10ean, Baionan, agertuko dira berriz jendearen aurrean, 'Euskal Herria: aterabide demokratikoa orain!' lelopean deitutako manifestazioan.

Auzitegi Nazionalak bien aurkako euroaginduak igorri zituen bere egunean eta Frantziak agindu horiek onartu egin ditu.

Sud Ouest egunkariari eskainitako elkarrizketa batean Martinek berak azaldu duenez, bere auziari buruz "asko" hitz egin den bitartean, "Josu Esparzaren egoera ahaztu egiten da".

Auzitegi Nazionalak igorritako bi euroaginduak onartu egin zituen Frantziak. Iragan urritik, Esparza ihesean dago.

Elkarrizketan, Baionan, abenduaren 10ean egingo dute manifestazioan berriz agertu egingo direla iragarri du Aurore Martinek. Iparraldeko dozenaka eragilek deitutako manifestazioa 'Euskal Herria: Aterabide demokratikoa orain!' lelopean egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea