Politika -

MEMORIA

Mikel Zabalzaren heriotza ikertzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Bozeramaileen Batzordeak aho batez onartu du Gomez Nietoren eta Juan Alberto Peroteren grabazioen edukia "sakon ikertzea", "egia jakiteko".

Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EFE.
Nafarroako Parlamentua
Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EFE.

N.B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak aho batez onartu du Mikel Zabalza 1985ean Guardia Zibilak atxilotu zuen nafarraren heriotza ikertzeko adierazpena.

Haren gorpua Bidasoa ibaian agertu zen, atxilotu eta 25 egunera, eta itota hil zen, Guardia Zibilak orduan esan zuenez. Orain ezagutu berri diren audio batzuen arabera, Intxaurrondoko kuartelean torturatuta hil zen.

Horren harira, adierazpenak zehazten duenez, Nafarroako gizartearen zati handi batek "ez zuen inoiz sinetsi" Guardia Zibilaren bertsioa, "ofiziala gaur egun", eta, gainera, kazetaritza ikerketa bati esker ezagututako audioek "aintzat hartzea merezi" dutela dio, Mikel Zabalzaren "heriotza argitzen lagundu baitezakete".

Hori dela eta, EH Bilduk, Podemosek eta I-Ek aurkeztutako adierazpen horretan, Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainari eta Juan Alberto Perote Cesideko koronelari egindako grabazioen edukia "sakon ikertzeko" eskatu du Parlamentuak, "gertatutakoaren egia jakiteko", familiak orain arte egindako "saiakera guztiak alferrikakoak izan direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Polizia abusuen kasuak